Lorpenak

 635704283445732080_posloveniji_etapa3_5165_150620_vp

 

 

 

 

Txiki txikitatik hasi zen lehen pedalkadak ematen, bere txirrindula gorria hartu eta hor ibiltzen zen alde batetik bestera, tarteka lurreko hautsak harrotuz.

 

 

 

Ordutik hona, milaka kilometro,milaka sakrifizio, gaur egun den eskalatzaile bikaina izatera iritsi arte. Horren adibide garbiak dira profesionaletan dituen 3 garaipen handiak.

 

2010.urtean Espainiako itzulian, Igor Antonen erorikoa zela eta egoera beltz jarri bazen ere, indarrak atera eta talde lan bikainari erremate itzela eman zion Cotobello gainean garaipena lortuz.

Garaipen horrekin batera bere ibilbideak goranzko joera hartu zuen eta 2011an Giroan izan zuen lehenengo partehartzean, historian izan den etaparik gogorrenetariko batean, 7 ordu terdi bizikleta gainean pasa eta Gardecchian garaipen ahazteziña lortu zuen.

Hori gutxi ez balitz, parte hartu duen 3 asteko itzuli handi guztietan (Espainako itzulian nahiz Italiako Giroan) 10 lehenengoan artean sailkatzea lortu du.

 

 

 

 

2012.urtean, Suitzako itzulian bi etapetan garaipenetik oso hurbil ibili zen eta sailkapen nagusian 5.en amaitu zuen.

 

 

 

2013.urtean, Frantziako tourraren txanda iritsi zen, txikitatik izandako ametsa betez lehen aldiz parte hartu baitzuen. Aurretik gainontzeko itzuli handietan erakutsitako erregulartasun nahiz maila bikaina tourrean ere azaleratu zuen, mendiko etapetan onenekin agertuz eta sailkapen nagusian 12. amaituz. Hori gutxi ez balitz Mont Ventouxeko etapa mitikoan portua hasi eta berehala erasoa jota 3.n iritsi zen helmugara.

 

Gainera, mendiko sailkapenaren borrokan ere ibili zen eta eskalatzaileek hain gogoko duten puntuzko mailota eramateko aukera ere izan zuen.

 

 

 

 

2013.denboraldiari amaiera emateko Espainako itzulian hartu zuen parte eta taldekako sailkapen nagusia irabazi zuen. Oso une berezia bizi izan zuen, Madrilgo podiumean agurtu baitzen Euskalteleko taldekide moduan.

 

 

 

Euskaltelen igarotako urteen ondoren Sky taldearekin hasi zuen 2014ko denboraldia. Talde berrira bikain egokitu ondoren berehala hasi zen bere kalitatearen berri emanez.

 

Omango itzulian taldekako sailkapena irabazi zuten eta etaparen batean ihes eginda ere ibili zen garaipenaren bila.
Jarraian, Tirreno Adriatikoan hartu zuen parte eta pedalkolpe onari etekina ateraz sailkapen nagusian 10.postuan amaitu zuen.

Euskal Herriko itzulian ere, Gaintzako igoeran bikain ibili zen eta etapari 7.postuan eman zion amaiera.

Denboraldiaren bigarren zatian bere mailak gora egin zuen eta Dauphineko itzulian Froomen mesedetan lan eskarga egin ondoren Coucherveleko gainean garaipen itzela lortu zuen.
Frantziako tourrari puntu puntuan ekin zion eta Hautacameko etapan hasieratik ihes eginda garaipenaren
lehian ibili zen buru belarri. Horri esker podiumera igo zen lehiakorrenaren saria jasotzera.
Gainera sailkapen nagusian 18.postuan sailkatu zen.
valverde sanse 0033_a
Tourreko pedal kolpe ona aprobetxatu nahiean Donostiako klasikoan hartu zuen parte eta baita etekina atera ere pedal kolpe horri, 4.n postuan amaiatu baitzuen podiumerako leihan ibilita.
Denboraldiari Espainiako itzulian eman zion amaiera eta han ere maila oso onean aritu zen. Froomen laguntzailerik onena izateaz gain, 12. postuan amaitu zuen itzulia.

IMG_5625

2015eko denboraldiari gogotsu ekin zion eta lehenengo lasterketan,Andaluzian, 4.n amaitu zuen, Froomen garaipenaren parte izanik.

Egutegian azken orduko aldaketak eraginda Italiako Giroan hartu zuen parte eta nahiz eta bere mailarik onena ez erakutsi azken mendiko etapetan onenekin ibili zen bere taldekide Koningi ahal zuen guztian lagunduz.
Hurrengo lasterketa Esloveniako itzulian izan zuen eta oso gutxigatik ihes egin zion garaipenak. Mendiko etapan nahiz sailkapenean bigarren izan baitzen segundu batzuen bueltan.
635704283445732080_posloveniji_etapa3_5165_150620_vp
Jarraian denboraldiko bigarren zatia prestatzeari ekin zion Poloniako eta Espainiako itzuliari aurre egiteko. Polonian jadanik Espainiako itzulirako prestaketa oso bide honetik zeramala agerian gelditu zen.Etaparen leihan ibili eta sailkapen nagusian 10.n amaitzea lortu baitzuen. Bide on horri jarraipena emanez Vueltan oso maila altuan ibili zen eta mendiko etapa guztietan aurre aurrean ibiliz 8.postuan amaitu zuen itzulia. Itzuli handi batean lortu duen posturik onena izan da.
1441222057230NIEVE-VUELTA
Laburbilduz, hona hemen lorpenen taula:
PALMARESA